"Bizar Urdin eta beste zenbait gaiztoren hamaika ipuin"

Eibar 2021(e)ko Azaroak 27
  • "Bizar Urdin eta beste zenbait gaiztoren hamaika ipuin"

Maite Franko, (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale  eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu. 

Ipuinak jakinduriaz betetako zakuak dira. Bizar Urdin horren adibide argia da, izan ere aspaldiko ipuin honek urtetan azaldu die neskatoei genero bortizkeria zertan datzan. Istorio honi esker ikasi ohi dute ongi maite dituztenak eta gaizki maite dituztenak bereizten, erasoaldi batetik nola ihes egin eta baita sufritutakoarengatik nolabaiteko saria ere jaso dezaketela.

Jakinduria-zakuak diren neurrian, ipuinek iniziaziozko bidaia erakargarri baten eran  irakasten digute hori guztia. Emozio bidaia honek tren batena dirudi. Eta argitik argira doa, tuneletako iluntasun kitzikagarria zeharkatuz. Horrela barneratzen gaitu jakin-minaren tunelean, susmoarenean, egiaztapenarenean, beldurrarenean eta baita adorearenean ere. Nahi al duzu beldurraren trenera igo?

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana