Euskadiko Orkestra: 5. Matinéea: Arima Boskotea

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Azaroak 27
  • Euskadiko Orkestra: 5. Matinéea: Arima Boskotea

Pasa den denboraldian Wolfgang Amadeus Mozarten 4. Hari-kintetoa eta Felix Mendelssohnen 2. Hari-kintetoa eskaini ondoren, Arima Boskoteak aurten ere bi konpositore hauen bi bioladun kinteto bana interpretatuko du Miramongo Matinéeetan.

Euskadiko Orkestrako hari-sekzioko bost musikarik osatutako taldeak Mozarten 2. Hari-kintetoarekin hasiko du hitzordu berri hau. 1787ko transkripzio bat da, bost urte lehenago idatzi zuen Haize-oktetorako K.388 Serenatarena. Mozartek arrazoi ekonomikoengatik egin zuen antza transkripzio hau, baina ez zuen ausaz aukeratu obra dramatiko hau, izan ere, serenata honen tonalitate tragikoa eta kontrapuntuaren erabilera hariaren sonoritate kameristiko hutsei oso ondo egokitzen baitzaie. Horregatik, oso gutxi aldatu zuen jatorrizko obra bertsio honetan.

Mendelssohnen kasuan, Matinée honetan entzun ahal izango den 1. Hari-kintetoa gaztaroko obra bat da, 1826an konposatua, 17 urte besterik ez zituenean. Kintetoa 1830-1832an berrikusi zuen konpositoreak Europan egin zuen bira batean: hasierako minuetoaren ordez intermezzo bat jarri zuen, 1832ko hasieran tuberkulosiak jota hil zen Eduard Rietz bere lagun biolinistaren omenez idatzia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana