Euskadiko Orkestra: Mozart, Nannerl eta Lagunak

Durango 2021(e)ko Azaroak 27
  • Euskadiko Orkestra: Mozart, Nannerl eta Lagunak

Bi protagonista nagusi izango ditu kontzertu honek: musika klasikoaren pertsonaia entzutetsuenetako bat, Wolfgang Amadeus Mozart, eta bere arreba Maria Anna Mozart, hura ere konpositorea, baina zeinaren obra gehienak galdu egin diren historian barrena. Nannerl —Maria Annaren goitizena— berpiztu egingo da gure aurrean ezagutzera emateko eta gu bere anaiaren musikara hurbiltzeko. Martxa turkiarraren erritmora eta bere obrak musika-estilo ezberdinen bidez eraldatzeko jolasekin, haurrek deskubrituko dute Mozarten musika gaurkotasun osokoa dela.

2-5 urteko haurrei zuzenduta.

Aktorea: Patrizia Eneritz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana