"IKASTOLAK HERRIARI" JAIALDIA

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 27
  • "IKASTOLAK HERRIARI" JAIALDIA

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan ditugu ohikoak diren jai handiak ospatu. 

Baina  konpromisoa berretsi nahian, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien izenean, eta denen artean, itxiera orokor bat eman nahi diote pandemiaren bigarren urte honi. Horretara, ikuskizun bikain bat antolatu dute Bilboko Euskalduna Jauregian. IKASTOLAK HERRIARI

Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eta jaietara etortzen diren herritar guztiei ere eskerrik beroena adierazi nahi diete.

euskalduna.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana