"¿Y después?"

Bilbao 2021(e)ko azaroaren 27(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • "¿Y después?"

¿Y después? dagoeneko ezarrita dauden kategorien arteko zirrikitu izengabeei buruzko hausnarketa bat da. Formatu, estilo eta diskurtso maila ezberdinen artean sortutako hitzaldi dantzatu honetan, Belén Mayak eta Fernando Lópezek identitate mota guztietan inplizituki dagoen indarkeriaz hausnartzen dute; indarkeria horrek ezaugarri jakin batzuk sendotu eta beste batzuk baztertzen ditu; ni bezalakoak direnen eta desberdinak direnen arteko mugak sortzen ditu; bestea etsai bihurtzen du, harekin izandako harreman oro harramazka, eta bizikidetza mota oro gatazka.

Proposamenaren helburua ez da tolerantziari eta desberdintasuna onartzeari buruzko diskurtso bat sortzea, baizik eta identitatearen beraren oinarriak suntsitzea, haren funtsezko ezaugarrietako batzuk deseraikitzea (nor naiz ni, zer egiten dut nik eta zer komunitatekoa naiz ni), espazioa libre utziko duen lurrikara txiki bat eragiteko: nor gara eta zer egiten dugu gure genero identitatetik, gure identitate profesionaletik eta gure identitate nazionaletik haratago? Identifikazio modu horiek denak baino zerbait gehiago gara?

Artistek “inoren lurralde” hori dilatatu nahi dute, bertan ibiltzeko eta esperimentatzeko, eta horrela ikusteko gure gorputzek zer gaitasun duten etiketarik gabe dantzatzeko, izenik gabe bizitzeko.

Kontzepzioa eta zuzendaritza: Fernando López
Testuak: Belén Maya eta Fernando López
Koreografiak: Romnia (zatia):
Ni tú ni yo (zatia): Belén Maya
Soleá por bulerías (zatia): Loriana Feijoo
Un violador en tu camino: Las Tesis
España Cañí: Fernando López
El Gato Montés: Fernando López
Historia del Mantón: Belén Maya
Jota de “La Dolores”: Fernando López
Musikak: VVAA
Argien diseinua: CC Paco Rabal
Jantziak: Belén Maya eta Fernando López
Dantzariak: Belén Maya eta Fernando López
Argazkia eta bideoa: Tándem 579


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko azaroaren 27(e)tik 2021(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAzaroak 27 eta 28: 19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana