Ekitaldia: "Zutik!"

Tolosa 2021(e)ko Azaroak 28
  • Ekitaldia: "Zutik!"

Elezaharrak dioenez, landatutako zuhaitz bakoitzeko iratxo txiki bat jaiotzen da. Une horretatik aurrera, zuhaitza eta iratxoa betiko lotuta egongo dira. Bati gertatzen zaiona besteari gertatuko zaio ere.

Iratxo hauek ikusezinak dira gizakientzat. Garai batean haurrek ikus zitzaketen, jolas eta abenturetako lagunak ziren. Baina uneren batean haurrak naturatik urruntzen joan ziren eta harreman hori galdu egin zuten. Eta magia desagertu egin zen. Hainbesteraino, ezen gaur iratxoak haurren beldur baitira. Arriskutsutzat jotzen dituzte, helduak bezain arriskutsutzat, beti dena edukitzen saiatuz. Beti dena aldatu nahian.

Eta oraingoan aldatu behar dena parkea da. Alkateak plan handi bat du: parke zahar eta hostotsua 5G parke teknologiko berri bihurtzea. Ezaugarri horiek dituen munduko lehen parkea izango da, eta presidentetzara eramango du. Hiri osoari gustatzen zaio ideia, beren zuhaitzak wifia duten led antenez ordezkatu behar dituztela jakin duten iratxoei izan ezik, jakina.

Lanei hasiera eman behar dioten lehen aizkorakadaren eguna da. Mithyren zuhaitzak (haritzezko iratxo gorri bat) lehen aizkorakada hori jaso du. Eta hor hasten da iratxoen abentura parkea salbatzeko nahian. Baina zer egin dezakete? Antzinako pinuaren orakuluak du giltzarria. Orain beldur diren umeekin berriz konektatzea da gakoa. Horien laguntzarekin bakarrik saiatu ahal izango dira helduak konbentzitzen. Helene, alkatearen alaba, hori lortzeko biderik laburrena dirudi. Baina erronka zaila da oso: Heleneren lagunik onena bere tableta da. Eta ez da salbuespena. Haurrak beren smartphone eta tabletei begira egoten dira uneoro eta ez dira inguruan gertatzen denaz ohartzen. Eta gutxi balitz, 5G parkearen ideiak ere liluratzen ditu.

Hiri handian galdutako iratxo txikiek lortuko ote dute haurrak gero eta urrunago somatzen duten natura batekin berriro konektatzea?

Zuhaitzen eta iratxoen biziraupena horren menpe dago.

.tolosa.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana