Elkano Browning Cream: "Eup!"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Azaroak 28
  • Elkano Browning Cream: "Eup!"
    Argazkia: Lobo Altuna

Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa), Franck Mantegari (bateria), Dave Wilkinson (gitarra, ahotsa).

Elkano Browning Cream album berri batekin datorkigu, seigarrena bere ibilbidean: Eup!. Mikel Azpiroz, Franck Mantegari eta Dave Wilkinsonek beren kultur eta musika sustraiak batu dituzten berriro, plastizitate iradokigarriz beterik, Hammond organoa, gitarra eta bateria elkartuz. Haien estiloak jazza eta bluesa ditu oinarri, baina muga horiek gainditzen ditu erritmoa eta melodia indar handiz eta modu erakargarrian nahastuz, tartean direlarik erritmo afrikarrak, eskala zingaroak eta pasarte psikodelikoak.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana