Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.
"Haziaraba in the Mapping" 2021
Früh Stückek alemanez "gosaria" esan nahi du, eguneko lehen otordu bezala, baina baita konposizio musikal baten zati bat ere. Ikuskizuna gosari poetiko bat da, eguneroko soinuekin osatutako soinu-sorkuntzarekin laguntzen dena.
Aktoreek antzezten duten bitartean eraikitzen da soinu-paisaia hori, entzuleek lagunduta, harik eta ahots konposizio partekatu bat sortu arte. Amaitzeko, artistek eta ikusleek elkarrekin gosaltzen dute.