Naita produkzioak: "Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean"

Aretxabaleta 2021(e)ko Azaroak 28
  • Naita produkzioak: "Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean"

"Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean" helduentzako sorkuntza kolektiboko antzerki-proiektua da, García Lorcaren "La Casa de Bernarda Alba"-n oinarritua.

Garcia Lorcaren klasikoa gaur egun nola ulertzen dugunera hurbildu nahi dugu. Guk ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik egiten dugu egokitzapena. Egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz. Umore ukituak dituen drama bat da, musikal bat, groteskoa eta poetikoa. Tragikomedia abestu eta bisualki deigarria da, mundu itxi, sakon eta itogarria gogora ekarriz eta grima eragin dezakeen arren erakarpen handia sortzen duena.

Adela eta Martirio, euren etxeko doluan giltzapetuta dauden bi emakume dira, amodio eta askatasun faltari aurre egiteko bi modu oso ezberdinekin. Haien bitartez iritsiko zaigu istorioa, narratzaile gisa kontatuz, edota gainerako pertsonaiak eszenografiarekin, objektuen manipulazioarekin edo beren ikuspegitik gorpuztuz.

1936an gertatu eta idatzi zen haien historia eta hildakoen mundutik datoz gurera. Beren historian harrapatuta gelditu dira, berau behin eta berriz publikoari errepresentatuz, haiei gertatu zitzaiena errepika ez dadin; orain lehen ez bezala beren burua babestu eta maite dute, eta haien patua jarraituko dute patriarkatuak emakumeak erahiltzen utzi arte.

  • Aktoreak: Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta
  • Zuzendaritza: Saioa Iribarren
  • Iraupena: 65 min

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Zaraia Aretoa
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zaraia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana