Film labur dokumentalaren proiekzioa + Solasaldia: "Yauri Etxalde"

Getxo 2021(e)ko azaroaren 29(e)tik 2021(e)ko abenduaren 3(e)ra
  • Film labur dokumentalaren proiekzioa + Solasaldia: "Yauri Etxalde"

Getxon baserriak desagertzen ari dira, eta haiekin batera,bizimodua eta hizkuntza. Azken hamarkadetan, Getxok eraikitze handia pairatu du, baserri asko abandonatuta edo kanpoaldean utzita.

Yauri abereak dituen azken etxaldeetako bat da. Bertan Juanan bizi da, 68 urteko baserritar erretiratua. Berarekin lanean hasi da 34 urteko herriko gazte bat, Beñat, tradizioa XXI. mendearekin lotuz. Transmisio katea jarraituz, inguruko eskoletako haurrak baserrira joaten hasi dira bizimodu hau ezagutzera.

  • Zuz.: Unai Zaballa - Pello Serón
  • Euskaraz
  • Proiekzioa: 25 min. / Hitzaldia: 40 min.
  • Gonbidapenak: Romo Kultur Etxea - Muxikebarri

Azaroak 29 -30 / Abenduak 1-2 : 19:00 eta Abenduak 3: 18:00

Proiekzioaren ostean, solasaldia protagonistekin

.getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana