Bilbao Sinfonietta Pocket opera: "Arrosa Xuriaren Artean"

Bilbao 2021(e)ko Azaroak 30
  • Bilbao Sinfonietta Pocket opera: "Arrosa Xuriaren Artean"

Arrosa Xuriaren Artean ganbera-opera pocket opera gisa planteatuta dago (poltsikoko opera), hau da, opera-lan labur gisa, abeslari bakar batek eta instrumentu-plantilla txiki batek interpretatuta. Lanak egitura ez-lineala du, Jabier Kalzakortaren (1961-) Euskal Baladak antologian balada moduan jasotako Euskal Herriko hainbat istorio tradizional gurutzatzen eta elkarlotzen dituena. «Baladak poema kantatuak dira -dantzaz lagunduak, batzutan », « Historia » bat adierazten dute, modu kolektiboan transmititzen, edukitzen edo gozatzen direnak, eta gizartearen oroimenean bizirik dirautenak, idaztera jo beharrik gabe. (Cid, 2017)

Izan ere, obraren izenburua baladetako batetik dator. Istorio horiek, liburuan agertzen diren aukeretako bat direnak, argumentu-lotura komuna dute, guztiek ere pertsonaia ezberdinetan gauzatzen den figura femenino bati buruz hitz egiten baitute modu batera edo bestera. Baladak Bernat Etxepareren (1480- 1545) « ematzen Fabore » olerkiarekin tartekatuta agertzen dira. Olerki hau egile beraren euskarazko lehen liburuan dago jasota (Linguae vasconum primitiae, 1545). Poeman, Etxeparek emakumea goraipatzen du, jainkozko kategoriara ere igoz, eta hori ez dator bat azken bi ahapaldien izaera nabarmenki mundutarrarekin; izan ere, gaur egun lotsagabea izan badaiteke ere, Erdi Aroko errealismo basatiaren ezaugarria da.

INSTRUMENTAZIOA
 
Bilbao Sinfoniettako instrumentistak, esperientzia handikoak eta nazioartean ibilbide luzekoak.

Sopranoa: Jone Martínez
Klarinetea/beheko klarinetea: Javier Roldán
Biolontxeloa: Belen Fernández
Akordeoia: Maria Zubimendi

 

konpartitu.co

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Azaroak 30
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Konpartitu
    Pedro Eguillor plaza, 2 (sarbidea Elkano kaletik)
    Bilbao
  • Zenbatekoa60 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Konpartitu

Non

Euskadi, auzolana