Mariza: "Mariza canta a Amália"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 1
  • Mariza: "Mariza canta a Amália"
    Argazkia: Hugo Moura

Marizak, Portugalgo musikako ahotsik handienak, 20 urte bete ditu oholtza gainean, eta, hori ospatzeko, Amáliaren abestiak jaso ditu azken diskoan, 2020an Amália Rodriges fado-kantari eta aktore mitikoa jaio zela 100 urte bete direla aintzat hartuta. Marizak onartzen duenez, "Amália presente dago gure bizitzetan. Inspirazio handia da, ez niretzat bakarrik, baita Portugalgo eta nazioarteko hainbat artistarentzat ere". Marizak beti jo izan du Amáliaren errepertoriora bere ibilbidean zehar, baina oraingoan disko osoa eskaini dio, hura omendu eta haren legatua eta inspirazioa eskertzeko.

Marizak bere Amália oparitzen digu, Jaques Morelenbaumen moldaketekin. Orkesta-zuzendaritzaz ere Morelenbaum bera arduratu da, Caetano Velosoren eta Ryuichi Sakamotoren betiereko konplizea. Hala, Mariza canta a Amália errepertorio amaitezin baten eta ahots hilezkor baten arteko bat-egite zoriontsua da, Arriaga antzokian gozatuko dugun uztartze zoragarria.

Marizak sari eta aintzatespen ugari jaso ditu mundu osoan, besteak beste, Master of Mediterranean Music titulua, Estatu Batuetako Berklee College of Music unibertsitatearen eskutik, eta Arte eta Kulturaren Portugaldar-Espainiar Saria. Gainera, Executive aldizkariaren arabera, Portugalgo emakumerik garrantzitsuenetako bat da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana