"Portugalete en Playmobil. 700 años de villa marinera"

Portugalete 2021(e)ko abenduaren 1(e)tik 2022(e)ko otsailaren 18(e)ra
  • "Portugalete en Playmobil. 700 años de villa marinera"

Rialia Industria Museoak hiriaren 700. urteurrena ospatzeko erakusketa bat paratu du.

“Portugalete eta Playmobil. Itsas-hiriaren 700 urteak”erakusketak hiriaren zortzi mendetako historiaren ibilbidea egiten du Playmobil markako panpinei esker. Erakusketan hainbat diorama dugu, itsas-hiriaren bilakaeraren erakusgarri direnak, hiria 1322an fundatu zutenetik gaurdaino, hain justu ere, tokirik adierazgarrienetakoak ikusgai daudelarik: La Canilla pasealekua, kioskoa, basilika, bainu-etxea, Zubi Esekia eta abar. Berebat, hala gure historiaren gertaera garrantzitsuak nola hura guztia ahalbidetu zuten pertsonaiak ere aurkituko ditugu.

Irudikatutako eszenak Euskoplay elkartearen kideek berek diseinatu eta sortuak dira. Playmobil panpinen zaleek eta bildumazaleek osatzen dute Euskal Herrian egoitza duen irabazi-asmorik gabeko elkarte hori.

ERAKUSKETARA BISITA GIDATUAK MUSEOAN TELEFONOZ HITZORDUA ESKATUTA.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana