"Árboles" pintura erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko abenduaren 2(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Árboles" pintura erakusketa

Mikel Jacinto gasteiztar artista gaztearen pintura erakusketa. Mendebaldea institutuan ikasten du Mikelek. Erakusketa honekin bere margolanez, koloreez eta sentikortasunez gozatzeko aukera oparitzen digu.

 

  • Erakusketari buruz

"Árboles" erakusketa maitasunetik eta ilusiotik jaio da, Mikelengandik, bere familiarengandik, bere irakasleengandik, eta baita gugandik ere, pozik baikaude gure erakusketa txokotxoan hartzeko aukera izateagatik.

Mikelek bere pinturetan kolorea erabiltzea gustuko du eta hau erakusketa osatzen duten koadroetan islatzen da.

Koloreaz gain, bere koadroetan naturako elementuak islatzen dira, hala nola, zuhaitzak, hodeiak, eguzkia...

Eskerrik asko guztioi, eta bereziki Mikeli, nola ez.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko abenduaren 2(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara. Astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana