Sabina Puértolas & Rubén Fdez. Aguirre: "Homenaje al compositos Emilio Arrieta"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 2
  • Sabina Puértolas & Rubén Fdez. Aguirre: "Homenaje al compositos Emilio Arrieta"

Emilio Arrieta maisua jaio zeneko bigarren mendeurrena dela eta, haren irudia eta legatua omentzeko eskainiko da kontzertu hau, Nafarroako kulturaren lekuko nagusietako bat izan baitzen. Espainiako musikaren historiako autorerik gorenetako bat izan zen Arrieta, eta, besteak beste, zarzuela genero gisa finkatzeko zereginean rol garrantzitsua aintzatesten zaio.

Arrietak ahots eta pianorako idatzitako kanten sorta bat eskainiko dute Sabina Puértolas sopranoak eta Rubén Fdez. Aguirre piano-jotzaileak, horietako batzuk ezezagunak orain arte. Kontzertuaren programan erromantza eta aria batzuk ere txertatu dira, eta, amaiera bikaina emateko, Gareseko maisuaren gorazarreko bi obra berri erantsiko dira, Alberto Garcia Demestresek eta Carlos Imazek konposatuak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana