"ARTEAN SAREA" PROIEKTUAREN INAUGURAZIOA

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 3
  • "ARTEAN SAREA" PROIEKTUAREN INAUGURAZIOA

ARTEAN Kolektiboak, 2021aren hasieran sortu zenetik, lan kultural eta artistiko gaztea aldarrikatzeko asmoa du, argi eta garbi prekarizatuta dagoen sektorea. Oraingoan, Gasteizko Udalaren Haziak - Ideia Gazteen Lehiaketa bekan aurkitu du garatzen jarraitzeko gunea.

ARTEAN Kolektiboak bere “ARTEAN Sarea” proiektua aurkeztu du udazken honetan, eta taldekideek zenbait jarduera egin dituzte hau ezagutarazteko: laranja koloreko kartel mordoa dago hiriko alde zaharreko kaleetan, gizarte-etxeetako oholetan eta sare sozialetan, eta informazio-hitzaldiak eman dira sektore artistikoarekin lotutako hainbat ikastetxeetan.   Gainera, bilera ugari egiten ari dira kultur-eragile eta kolektibo askorekin, gazteria artistikoarentzat hain beharrezkoa den proiektu hau mugitzen hasteko.

Orain, biltzeko, partekatzeko, planoz aldatzeko eta, batez ere, batzen gaituena ospatzeko garaia dela erabaki dute. Horretarako, lehenengo ekitaldi kolektiboa proposatu dute proiektua bultzatzen lagundu duten (edo ez, baina jakin-mina duten) eragile guztiekin, Gasteizko ARTgia galerian, abenduaren 3an, ostirala.

Proiektuaren inaugurazio ekitaldia izango da, eta, gainera, beste hainbat gauza gertatuko dira: parte hartu nahi duten artistei eta aurkezten diren erakusketa-guneei elkarrizketak egiteko denbora egongo da, eta, batez ere, hitz egiteko, zerbait hartzeko, elkartzeko eta ospatzeko gune librea izango da.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana