"Erik eta Win" bertso antzerkia: Ander Lizarralde Jimeno + Unai Muñoa

Gernika-Lumo 2021(e)ko Abenduak 4
  • "Erik eta Win" bertso antzerkia: Ander Lizarralde Jimeno + Unai Muñoa

Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika... Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.

  • Bertsolariak: Unai Muñoa eta Ander Lizarralde.
  • Musikariak: Aitor Atxega eta Imanol Kamio.

Informazio gehiago: buhameak.eus.

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana