Aitzina Folk 2021: TxikiFolk Silberius de Urarekin: "Neønymus"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 5
  • Aitzina Folk 2021: TxikiFolk Silberius de Urarekin: "Neønymus"

Aitzina Folk 2021

2010ean, Neønymus proiektuari ekin zion Silverio Caviak, goitizenez Silverius de Urak. Hasierako bi urteetan, musikaria ikerketan, ahots lirikoen azterketan eta konposizioan murgildu zen. Hurrengo urteak, berriz, kontzertuek eta hitzaldiek bete zituzten.

“Musika asmatuaren historia asmatua” kontzertua, bost urtetik aurrerako haurrentzat egindako kontzertu didaktikoa bada ere, neberabe eta nagusientzat ikuskizun gomendagarria da. Historiaurretik gaur egunera arteko musikaren historiari alegiazko errepasoa egingo zaio. Bertan, ikusleek kantuan parte hartuko dute, gorputz-perkusioa eginez, objektu ezezagunekin musika sortuz, instrumentu ezohikoak eraikitzen ikasiz eta, batez ere, erritmo eta fantasiaren bidez kantuak nola eraikitzen diren ikusiz, arreta bereganatzen duten kontakizunez josita. Proposamen oso berritzailea da, musikara hurbiltzen dituena eta hainbat egunetan zehar aipatuko dutena.

Musikariak makina bat kontzertu eskaini du urteotan: Errusian, Frantzian, Italian, Portugalen eta Espainiako zenbait lekutan, besteak beste. Izan ere, Neonymus-ek 600 kontzertutik gora eskaini ditu, gune desberdinetan. Beherago ikusgai duzu 269 kontzertu didaktikoren laburpen bideoa; zehazki, Madrilgo Antzoki batean egin ziren, proposamena hainbat udalek aukeratu baitzuten, ikasleen zein irakasleen kritika ezin hobeak jaso zituena.

Neønymus-ek musika-hizkuntza berria sortzen du, ahots-polifonia erregistro berri eta berezi batera daramana. Teknologiaren eta kantuaren elkarketa ausartak emaitza harrigarriak lortzen ditu. Gizakion burmuinean eta honek harmonia zehatzei nola erantzuten dien interesatua, Silverius de Urak gizakiaren jatorriarekin eta bilaketa pertsonalarekin elkartzen ditu.

Hori guztia gutxi balitz bezala, Silverius de Ura artistak film, telesail, laburmetrail, antzezlan eta dantzarako hamaika BSO konposatu ditu. Ø izeneko diskoa salmenten zerrendan lehena izan zen, Amazon.es eta iTunes World Music-en. Arkeologiako Museo Nazionalaren (Madrid) inaugurazioan izan zen, RNE (El ojo crítico) irratsaioan gonbidatuta;Iñaki Gabilondo kazetariaren “Cuando yo no esté” saioan parte hartu du; Iker Jiménezek Cadena Ser-eko “Milenio 3” barnean programa bat dedikatu zion; eta handik urtebetera, “Cuarto Milenio” (Cuatro) saioan zuzenean parte hartu zuen. Giza Bilakaeraren Museoan eta Extremadurako Antropologia Fakultatean, musika, gizakiaren burmuina eta emozioei buruzko hitzaldiak eman ditu.

Neonymus-ek sari ugari irabazi ditu: FETEN 2018 Arte Eszenikoen Europako Azokan Soinu Espazio Onenaren Saria (Arawake Theatre), FETEN 2020 Arte Eszenikoen Europako Azokan gaueko Ikuskizun Onenaren Saria (David Vento Dance Theaterren NEANDERTHAL), BSO Onenaren Saria (« Minotauro Requena ») eta Gizonezko Ekintza Jaialdian (« Minotauro »).

Webgunea: neonymus.com/es/musica/

Facebook: facebook.com/neonymus.vocal

 

Aitzina Folk

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana