Literatur Amuak 2021: Anari (akustikoa)

Ondarroa 2021(e)ko Abenduak 5
  • Literatur Amuak 2021: Anari (akustikoa)

Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuenetik. Geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan edo Zure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoak grabatu ditu.

Hogei urteko ibilbidean musikari anitzekin jardun badu ere, ondoan izan ditu hasieratik, besteak beste, Mikel Txopeitia, Xabier Olazabal edo Karlos Osinaga. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, Anari den soinu pertsonala sortu dutenak.

Bere iblbidean zehar, beste artista batzuekin egindako kolaborazioak ere ugariak izan dira. Hain zuzen ere, Thalia Zedek abeslari eta konposatzaile estatubatuarrarekin egindako single konpartitua da bere azken lana.

Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak; maistraki lotu dituenak euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. 2018an Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide. Egun ordea, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren  panoraman ere leku esanguratsuan kokatzen duenik.

beikozini.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abenduak 5
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Beikozini
    Iparragirre, 10
    Ondarroa
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenak, Turismo Bulegoan)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Beikozini

Non

Euskadi, auzolana