"DJ eta musika-ekoizleen lehiaketa" programarako izena ematea

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 6
  • "DJ eta musika-ekoizleen lehiaketa" programarako izena ematea

Bilboko Udalak abiarazi du epea, abenduaren 6ra arte, “DJ eta musika-ekoizleen lehiaketa” programarako izena emateko. Lehiaketaren helburu nagusia DJ gazteen sorkuntzaren balioa nabarmentzea da eta, edizio honetako nobedade gisa, musika-ekoizleen lana saritzea.

Parte hartu gura duten pertsonek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte, Euskadin bizi, eta izena emateko formularioa bete (esteka honetan dago). Gainera, DJ-en kasuan, bideo bat bidali behar dute, 20 eta 30 minutu arteko saio baten grabaketarekin; musika-ekoizleen kasuan, berriz, eurek sortutako bi pista bidali beharko dituzte.

Epaimahaia musikaren profesionalek osatuko dute (Lorea Argarate eta Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batiz), eta abenduaren 13an, astelehena, finalisten izenak jakingo ditugu (gehienez ere 6 lagun kategoria bakoitzeko). Hautatuek finalean parte hartuko dute, zeina urriaren 23an izango baita, eguena, Bilborock aretoan.

Kategoria bakoitzeko irabazlearentzako sariak hauek dira:

  • DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik.
  • Bideoklipa grabatzea + argazki-saioa, Soda Timek eginda
  • Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan.
  • Sariak, Last Tour-ekiko kolaborazioan: BIME CITY-ren hurrengo edizioko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko Abenduak 6
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana