Harlem Gospel Choir

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 6
  • Harlem Gospel Choir

Abendua iristen denean eta Gabonak hurbildu ahala, badirudi gospela entzuteko gogoa pizten dela. Ezin da zehaztu zergatik gertatzen den, baina gertatu egiten da. Eta, gainera, abesten duena Harlem Gospel Choir bada, munduko talderik ezagunenetakoa, gogoa bizitu egiten da. Izan ere, Harlem Gospel Choir gospel-abesbatza handia, egoitza Harlemen (New Yorken) duena, erreferentziazkoa da Estatu Batuetan. 35 urteko ibilbidean, kontzertu ugari eskaini ditu, telebistako programa askotan aritu da eta ikuskizunak eskaini ditu musikari oso ospetsuak alboan zituela: Paul McCartney, Diana Ross, Whoopi Goldberg, The Chieftains, Bono, André Rieu eta John Legend, besteak beste.

1986ko urtarrilaren 15ean (Martin Luther King Jr. ekintzailearen urtebetetze-egunean) sortu zuen Allen Baileyk, eta, ordutik, Harlem Gospel Choir abesbatzak munduan zehar egiten du urtero bira, 9 abeslarirekin eta 2 musikarirekin. New Yorken itzal handiko taldea da, eta igandero abesten dute BB King Blues Club delakoan. Izugarri gozatuko dugu haien soinuan eta giroan murgilduta, Arriaga Antzokian.

HARLEM GOSPEL CHOIR

Zeremonialaria: Henry Odom, Jr.
Ahotsak: Jamaal Coleman, Kimberley Hines, Carrie Johnson, Elise Jones, Torrence Nelson, Nyisha Siliya, Courtney Thorpe, Darrean Van Zandt-Harmon eta Jamal Weldon
Musikariak: David Adeyemi eta Derrick Jones


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana