Euskadiko Orkestra: Xostakovitx + Ginastera

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Abenduak 7
  • Euskadiko Orkestra: Xostakovitx + Ginastera

  • Robert Treviño, Zuzendaria
  • Xavier De Maistre

Oharra: Hasiera batean, beste programa bat iragarri zen Donostiarako (Britten eta Glièreren obrekin), baina, azkenean, programa bakarra eskainiko da hiri guztietan.

Robert Treviñok, errepertorio ezezagun baina ezinbestekoen bilaketan, harpan jarri du arreta oraingoan. XIX. mendeaz geroztik funtsezko instrumentua da orkestra-ehunean, baina ez da hain ezaguna solista moduan. Hala, Xavier de Maistre gonbidatu du, instrumentu horren erabateko erreferentea azken hamarkadetan. De Maistrek harpak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraziko dizkigu Ginasteraren Harparako kontzertuarekin, zeinak harparen erritmo-gaitasun ustekabekoa eta tinbre-aniztasuna ezagutaraziko digun. Programa osatzeko Dmitri Xostakovitxen 10. Sinfonia izango dugu, haren ziklo sinfonikoa osatzen duten hamabost obren artean onena, Herbert von Karajanen arabera.

EGITARAUA

A. Ginastera
Harparako kontzertua [23']

D. Xostakovitx
10. Sinfonia [57']

 

EGUTEGIA

Abenduak 3

Abenduak 7

Abenduak 8

Abenduak 9

Abenduak 10

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana