KINU #6: "UTE AURAND"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 9
  • KINU #6: "UTE AURAND"

Tractora Koop. E kooperatibaren Kinu proiektuaren seigarren saioa, Kolektibo egoliarraren programaren barruan, Ute Aurand (Frankfurt 1957) alemaniar zinemagileari eskainia dago.

Ute Aurand giltzarri bat da Europako 16 mm-ko zinema esperimentalean. Zinemagile, programatzaile eta ekoizle gisa egin duen lana ezinbestekoa da Berlingo zinema alternatiboaren kultura ulertzeko, jardunean aritu baita hor 80ko hamarkadatik orain arte.

#Kinu6 programak In die Erde gebaut (2008) ikus- entzunezko pieza aurkeztuko du. 2004. eta 2007. urteen artean, Asia, Afrika, Amerika eta Ozeaniako arte eta kulturari eskainitako Zuricheko Rietberg Museoaren handitze-lanak dokumentatu zituen artistak bere bolexarekin. Aldi berean, Utek loreak, animaliak eta intsektuak eta inguruneko argi eta landaretzan izandako aldaketak dokumentatu zituen, harreman formalak eta erritmikoak aurkituz. Filmak zimendatu aurreko indusketetatik inaugurazio-erakusketara eramaten gaitu. Uteren eskuetatik, museoko eraikuntza- lanen eta filmaren eraikuntzaren beraren bidez egiten dugu aurrera, prozesu dinamiko eta elkarri lotuak diren aldetik.

Ute Aurandek bere filmak filmatzen eta muntatzen ditu, eta, askotan, pertsona maiteen, eguneroko egoeren eta une intimoen erretratua egiten du. Bere filmografian zehar, artistak zentzu erritmiko bereizgarria garatu du, zorroztasuna, jolasa eta intuizioa uztartuz. Bere programazio-lana oinarrizkoa da emakumeek egindako 16 mm-ko zinema esperimentala kartografiatzeko.

Tractora Koop. E. artisten kooperatibako Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar Kinu proiektua garatzen ari dira Azkuna Zentroan, Kolektibo egoiliarren programaren barruan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana