Agus Barandiaran + Xabier Amuriza: "Koplariak koplari"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 10
  • Agus Barandiaran + Xabier Amuriza: "Koplariak koplari"

Xabier Amurizak eta Agus Barandiaranek "Koplariak koplari" hitzaldi musikatua eskainiko dute. “Koplariak koplari” emanaldian Xabier Amurizak, azken hamarkadetan batutako kopla zaharrak eta oraintsu sortutako kopla berriak aurkeztu eta kantatuko ditu.

Korrontzi taldeko Agus Barandiaran bidaia-lagun izango du, trikitixarekin koplei musika jartzen. Euskararen eguna ospatzearekin batera lehengo eta oraingo koplak ezagutu eta kantatzeko aukera eskainiko du ekitaldiak.

 

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana