"Deba 100 hitzetan" literatura lehiaketa 2021

Deba 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2022(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • "Deba 100 hitzetan" literatura lehiaketa 2021

Hala nahi duen edonork har dezake parte. Bi modalitate egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

Gaia: Deba. Idazlanak haren historiarekin, paisaiarekin edota, zuzenean edo zeharka, harekin lotuta dagoen edozerekin zerikusia izan beharko du.

Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango, izenburua alde batera utzita.

Lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta 150 euro saririk gabeko herriko lan onenari, modalitate bakoitzeko.

Lanak paperean edo digitalean aurkeztu ahal izango dira. Gutunazal handi baten kanpoko aldean pseudonimoa idatzi; eta barruan, idazlanaz gain, beste gutunazal bat sartu beharko da honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa; baita helbide elektronikoa ere, izanez gero.

Lanak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2022ko otsailaren 25eko 14:00ak baino lehen.

Epaimahaia kultura sailak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, Udalaren eta Cárdenas Fundazioaren eskuetan. Gainera, lanen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere izango dituzte.

Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Edozein kalte edo erreklamazio izanez gero, parte-hartzaileek izango dute ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erru edo erantzukizunik izango.

Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

Debako Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2022(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • LekuaDeba
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana