MARKArte 2021 - Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen jaialdia

Markina-Xemein 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
  • MARKArte 2021 - Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen jaialdia

Markina-Xemeingo Udalak 2020an abian jarri zuen MARKArte Markina-Xemeingo Arte  Eszenikoen jaialdiak jarraipena izango du aurten. Abenduko bigarren eta hirugarren asteburuan eta urtarrilaren azken larunbatean ospatuko da jaialdiaren bigarren edizioa: abenduaren 10, 11, 12, 17 eta 19an eta urtarrilaren 29an. Lehen edizioa nbezala, diziplina anitzeko ikuskizunak uztartuko ditu jaialdiak aurten ere. Hala, musika, antzerkia, dantza eta  zine proiekzioak izango dira. Antzerki, dantza eta musika emanaldiak UNI frontoian egingo  dira. Zine emanaldiak, ostera, Esperantza aretoan eskainiko dira.

KIMUAK euskal film laburren proiekzioakemango dio hasiera jaialdiari, abenduaren 10an  (19:00), Esperantza aretoan. Hain justu,aurtengo Donostiako Zinemaldiko Zinemira saria  irabazi du KIMUAK programak. 2019 eta 2020ko bildumetako aukeraketa bat eskainiko da  Markina-Xemeinen: Artiko17’, El infierno24’, Mateoren ama15’, Dar-Dar10’, Quebrantos 7’etaYa no duermo22’.

Hilaren 11n eta 12an euskal antzerkigintzakomomentuko bi lan aipagarrienetakoak taularatuko diraUNI frontoian. Batetik, AMUAkomedia sentimental politikoa (abenduak 11,  19:00). Maitasunaren izenean noraino joan gaitezkeen egiten du gogoeta Axutkonpainiaren  azken proposamenak, Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun Fuchsaktoreekin, azken  honen zuzendaritzapean. Hilaren 12an (18:00), ATX Teatroren LUBAKI LAINOTSUA taularatuko da. Gazte eta helduei zuzenduta, belaunaldien artekotalka du mintzagai  antzezlanak, Javier Barandiaran, Maren Basterretxea etaMiriam K. Martxanteaktoreekin.

Abenduaren 17an (19:00), Oskar Alegriaren ‘ZUMIRIKI’ dokumentala eskainiko daeta  ostean solasaldia izango da zuzendariarekin. Veneziako zine jaialdian lehiatu zen film original honek naturarekin eta haurtzaroarekin elkartzeko desio bati lotutako fizkiozko  istorio bat kontatzen du. Berau grabatzeko,lau hilabetez baso batean isolatzea erabaki zuen Alegriak, noraezean geratu den naufrago baten istorioa birsortzeko.

GAZTEAK ETA INKLUSIBITATEA

Igandean, abenduak 19 (18:00) VERDINI dantza konpainiaren emanaldia izango da UNI  frontoian. Dantza konpainia honek aniztasun funtzionala duten pertsonen garapena,  integrazioa eta ahalduntzea ditu helburu. Horretarako, dantza garaikideaz baliatzen dira,  kolektibo honen gaitasun artistikoak gizarteari erakutsiz eta inklusibitatearen aldee ginez.  Helburu berberarekin, eta MARKArte jaialdiaren baitan, dantza tailer inklusiboa antolatu da  adimen urritasuna duten Markina Xemeingo IZARBIDEAN elkarteko kideekin, DAGAZ  ekimenaren barruan.Abenduaren 11n egingo da tailerra, 11:00etan, Uhagon kulturgunean, eta edozein herritarrek eman dezake izena,94 616 63 03 telefonora deituta.

Inklusibitatea lantzeaz gain, arte eszenikoak gazteengana gerturatzea ere bada aurten jaialdiak mahai gainean jarri duen erronketako bat. Hori horrela, Lea-Artibai Ikastetxeko Batxilergoko ikasleekin “Zuzeneko arte-disziplinak” tailerra egingo da Iñaki Ziarrusta ATX Teatroa konpainiaren sortzaile, aktore eta eszenografoarekin. Arte eszenikoak gazteei hurbiltzea, kulturaren beharra azpimarratzea eta sorkutza prozesua ezagutaraztea izango dira tailerraren helburuak, besteak beste.

Urtarrilean jarraipena izango du jaialdiak. Izan ere,EÑAUT ELORRIETAREN kontzertua hasiera batean abendurako aurreikusi bazen ere, urtarrilaren 29ra atzeratu da. Musikari gernikarrak “Irteera argiak”bere azken lana aurkeztuko du UNI frontoian.

KULTURAREN ALDEKO APUSTUA

Lea-Artibai eskualdean arte eszenikoen esparruan erreferenteizateko intentzioz sortu zuen Markina-Xemeingo Udalak MARKArte jaialdia, iaz. Izan ere, Covid-19ak sortutako egoeran ere, kulturaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi du Udalak, ekintzak modu seguruan antolatuta beti ere.Kulturaren alde egin nahi da, batetik, kultur arloko artista, sortzaile eta eragileei babesa eskaintzeko; eta, bestetik, herritarrei kultura eskaintzeko.

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, beharrezko neurriak hartuko dira emanaldi guztiak modu seguruan aurrera eraman ahal izateko. Besteak beste, prebentzio neurri guztiak betetzen direla ziurtatutako da (maskara, higienea eta distantzia).

SARRERA ETA GONBIDAPENAK

Emanaldi guztietarako sarrera eta gonbidapenak udaletxeko kutxazaineanjaso ahalko dira (ordutegia: 08:15 -20:00, astelehenetik larunbatera). Emanaldia izango den aurreko asteko ostiralean jarriko dira salgai sarrerak. Prezioei dagokienez, zine proiekzioetarako sarrerak 2 euro balioko dute, antzerkirako sarrerek5 euro, Eñaut Elorrietaren kontzerturakoek 15 euro eta Verdiniren emanaldia doan izango da.

 




Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
  • LekuaMarkina-Xemein

Non

Euskadi, auzolana