"Shock 2 (La Tormenta y la Guerra)"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 10
  • "Shock 2 (La Tormenta y la Guerra)"

Shock 2 (La Tormenta y La Guerra) antzezlanarekin, Andrés Lima zuzendariak jarraipena eman dio Naomi Klein kazetariaren Shockaren doktrina lanean oinarritutako antzerki-ikerketa prozesu konplexuari, Shock 1 (El Cóndor y el Puma) antzezlanarekin Zuzendaritza Onenaren Max saria eskuratu ondoren. Shock 2 lanaren kontakizuna 80ko hamarkadan hasten da, Europan Margaret Thatcher eta AEBetan Ronald Reagan buru izan zituen iraultza kontserbadorearekin, eta XXI. mendeko shock handiarekin amaitzen da, Espainiak parte hartu zuen Irakeko gerrarekin. Horretan datza Shock ikuskizuna, hausnarketa egitean, zenbateraino hartzen dugun parte gure historian, gure shocketan, gure kolpeetan, gure indarkerian.

Antzerkia zirrara da, erritmoa, harmonia, eta horixe da gure proposamena, gure ikuspuntua, galderak egiteko modua. Kazetaritza kritika da, dokumentua, hausnarketa, begiratzeko beste modu bat, eta ispilua ere bada, antzerkia bezala. Shock bien arteko uztarketa da.

Testua: Andrés Lima, Albert Boronat, Juan Cavestany eta Juan Mayorga
Dramaturgia: Albert Boronat eta Andrés Lima (Naomi Kleinen Shockaren doktrina lanean oinarrituta)
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezleak: Antonio Durán «Morris», Natalia Hernández, Esteban Meloni, María Morales, Paco Ochoa, Guillermo Toledo eta Juan Vinuesa
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Pedro Yagüe
Musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa
Bideo-sorkuntza: Miquel Ángel Raió
Karakterizazioa: Cécile Kretschmar
Produkzioa: Centro Dramático Nacional, Check-in Produccionesekin elkarlanean


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana