Tenpora

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Abenduak 10
  • Tenpora

Tenpora Tolosaldean sorturiko taldea da. Ibilbide luzeko bost musikari hauek 2012an proiektua martxan jarri zutenetik, hiru album luze kaleratu dituzte. Izaera eklektikoko taldea dugu tenpora. Taldeko partaideek, estilo eta joera ezberdineko hainbat proiektutan hartzen dute parte, eta honek, nola ez, berebiziko arrastoa uzten du euren musikan.

Estilo eta sentsibilitate gehiketa honek nortasun propio eta berezia eman dio taldeari hasiera-hasieratik. Zuzenekoetan, bereziki, arrastoa uzten duen nortasuna. Talde sailkaezina da, etengabeko bilakaeran dagoena, eta, era berean, bere soinuaren esentzia mantentzeko gai dena. Dena den, kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan murgiltzen direla diote adituek. Proposamenaren kalitatea, zuzenekoen indarra eta kantuetan borborka ageri den sentsibilitatea, batetik; eta, bestetik, taldearen sendotasuna eta elegantzia dira entzulego eta kritikariek gehien goraipatu dituzten ezaugarriak.

Orain, Aitor Etxebarria ekoizpenean lagun dutela, euren lan berria aurkeztera datoz: ‘Berriro asma nazazu’. Taldearen sendotasuna berriz ere agerian uzten duen disko aparta.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana