"Va de metro, Satanás"

Bilbao 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2021(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • "Va de metro, Satanás"

“Va de metro, Satanás” istorioak bilera distopiko batean murgiltzen gaitu; bertan, euren artean zerikusirik ez duten hiru pertsona topatzen dira, bat-batean, ustekabean harrapatu dituzten konfinamendu batetik irteteko aukerarik gabe. Horrela 6. lineako metroko nasa bat-batean humorez eta surrealismoz betetako “munduaren amaiera” bat leuntzeko babesgune bat bihurtzen da.

Hiru pertsonaia: Mendizale bat eta sorpresaz betetako bere motxila, bere maskota disekatuarekin datorren yonki bat eta itxuraz atzeratua den moja bat, nahi gabeko itxialditik salbatzeko eta argia ikusteko ahaleginean arituko dira. Elkar gerturatu ordez urrundu egingo dituzten kidetasunak eta sinesmenak partekatzen dituzten hiru izaki aurreiritziengatik eta  delirioagatik markatutako “elkarbizitza” batekin topatuko dira.

Galdera da: Ba al dago infernua baino toki okerragorik?

Erantzuna da: Bai, metroko 6. linea.

Galdera honek gehiegikeria bat ematen du, baina pentsatu ondo. Apokalipsia! Bai noski, deabrua, sua, munduaren amaiera… Koronabirusa. Ba, erosten dut. Baina zertan datza amaiera? Batzuk irabazi egiten dute, besteek galdu. Hondamendia, kaosa. Eta gero zer, betirako zoriona? Ba hori. 6. linea zirkularra da eta bere ibilbidea, behin barruan, mugagabea.

  • Compañía / Konpainia: Theatro Il Trancce di las Besthias
  • Autoría / Egilea: Ozkar Galán
  • Dirección / Zuzendaritza: Juanma Cifuentes
  • Interpretación / Interpretazioa: Susana Haya, Jorge De Guillae, Ronal Cruces

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTheatro Il Trancce di las Bestias
  • Data 2021(e)ko abenduaren 10(e)tik 2021(e)ko abenduaren 11(e)ra
  • OrdutegiaZehazteke
  • Lekua Campos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
  • ZenbatekoaZehazteke (webgunean kontsultatu)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Campos Elíseos Antzokia

Non

Euskadi, auzolana