Erakusketa "EHUNEN LENGOAIA, EHUNGINTZA MENDEBALDEKO AFRIKAN"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko azaroaren 4(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • Erakusketa "EHUNEN LENGOAIA, EHUNGINTZA MENDEBALDEKO AFRIKAN"

Azaroaren 4tik urtarrilaren 16ra, Ziudadelako Mistoen Pabiloiko lehenengo solairuan, ‘ Ehunen lengoaia. Ehungintza mendebaldeko Afrikan ‘ erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketak Kim Manresaren argazkiak eta Maica de la Carreraren moda-fusio sorkuntzak biltzen ditu, bai eta hari lotutako zenbait objektu ere.

Artisten lanak janzkera du ardatz, zeinaren jatorria, gizakiena bezala, Afrikan baitago, hain zuzen. Janzkera, oinarrizko beharrizanetik haratago, norbanakoaren nortasunaren eta talde bateko kide izatearen identitate zeinu ere bihurtu da, hiri-tribu batetik gizarte-klase jakin batera. Jantzita daramaguna lengoai bat ere bada: nor garen komunikatzen du.

Afrikak lengoai ezberdina du, ehunetan inprimatuta ere badagoen kode bat. Materialek, koloreek, formek eta motiboek herrialde edo etnia bateko kide direla identifikatzen laguntzen dute, bai eta pertsona baten estatus soziala, lanbidea edo adinagatik lortutako maila ere. Ehungintzako tradizio aberats horiek bereziki bizirik daude mendebaldeko Afrikan, non antzinako ehungailuek funtzionatzen jarraitzen duten. Ehungailu horietan kente, adinkra, batik, bogolan eta korhogo oihal ederrak sortzen dira, zeinak erakusketa honetako irudietan ikus baitaitezke. Baina edertasuna ere teknikarekin lotuta dago, eta horixe da Kim Manresaren argazkien bidez bidaia “bisual” bat egiteko proposamena.

Manresak Ghana, Mali eta Boli Kostako oihaletan jaso ditu, bakoitzak bere sinbologia duela, elaborazio-prozesuen funtsa: ehuna, estanpazioa, kolorea finkatzea, almidoitzea eta abar. Argazkietan agertzen diren objektu eta tresnetako batzuk irudietatik “ateratzen” dira, eta forma eta tamaina hartzen dute erakusketako beira-arasetan. Gaurkotasuneko kontrapuntua Maica de la Carrera diseinatzailearen sorkuntza modernoek jartzen dute, zeina modaren bidez Afrika eta Europaren arteko komunikazio-kanal original baten sustatzailea baita.

Lankidetza argazkilari eta diseinatzailearen artean

Kim Manresa 14 urterekin hasi zen Bartzelonako langile-borrokaren argazkiak egiten. Bere erreportajeek salaketa sozial eta giza eskubideen aldeko eduki handia dute. Mundu osoko aretoetan egin ditu erakusketak, bai eta hogeita hamar bat liburu argitaratu eta hainbat sari jaso ere. Associated Press nazioarteko albiste agentziak Burkina Fason ablazioari buruzko bere erreportajea aukeratu zuen XX. mendeko ehun onenen artean.

Maica de la Carrera, moda diseinuko ikasketak amaitu ondoren, ehun afrikarretan espezializatu zen eta bere identitate-zeinua hango ehunen naturaltasunean eta hain errotuta dagoen ehungintza tradizio horren artisautza prozesuetan aurkitu zuen. Mamah África Galeriatik egiten du lan moda-bildumak diseinatzen, eta zeregin horretan 20 urte daramatza, egungo emakume paregabe eta unibertsalen edertasuna nabarmentzen duten modeloekin, tradizionala dena gaukotasunera egokituz.

‘Afrika behar-beharrezkoa’ ekimenaren XXI. proposamena

Erakusketa programatzeaz gain, Iruñeko Udala hasieratik ari da ‘Afrika behar-beharrezkoa’ ekimenarekin elkarlanean, Udalaren Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren bitartez, sentsibilizaziorako dirulaguntzak deituta. Partzuergoa osatzen duten GKEen ekimenak urtez urte Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko estereotipoak desegitea du helburu, eta gogoraraztea beharrezkoa dela berdintasunean eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako lankidetza, berebiziko arreta eskainiz emakumeei.

Oraingoan, proiektua Bakerako Lankidetza Batzarra GGKEak aurkeztu du, zazpi erakundek osatutako talde baten buru izanik: BLB bera, TAU Fundazioa, MedicusMundi, Oxfam Intermón, SED, Proclade Yanapay eta Felipe Rinaldi Fundazioa.

Aurtengo edizioan, programaren XXI.ean, Udalaren dirulaguntzak 8.000 euro jo du, dirulaguntzaren oinarriekin bat jasotzen ahal den gehienezko finantzaketa. Horrez gain, Kultura eta Berdintasuneko Alorrak bere gain hartzen ditu erakusketaren ekoizpen- eta garapen-gastuak. ‘Afrika behar-beharrezkoa’ ekimenak barne hartzen ditu 37 jarduera 10 formatu ezberdinetan (erakusketak, bisita gidatuak, elkarrizketak, zinematografiak, irakurketa-kluba, liburu-aurkezpena, topaketa-eztabaidak, musika errezitaldia, espazio digitala, streaming grabazioak, liburuxkak, fitxak eta katalogoa) eta afrikar jatorria duten pertsonek parte hartzen dute. Aipagarria da proiektuaren garapen prozesu guztian zehar genero-ikuspegiaren aldeko apustu garrantzitsua egin dela.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko azaroaren 4(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 16(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziudadela

Non

Euskadi, auzolana