"El alimento de las moscas"

Durango 2021(e)ko Abenduak 11
  • "El alimento de las moscas"

Durangoko San Agustin Kulturgunearen udazkeneko egitaraua (pdf)

Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute.

Muin horren bila, "munstroaren" bakardadean sartu gara, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki dugu, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman diogu, publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dugu. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.

  • Testua: Eusebio Calonge
  • Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Borja Ruiz
  • Antzezlea: Arnau Marín
  • Zuzendari laguntzailea: Núria Serra
  • Off ahotsa: Yolanda Bustillo
  • Soinu espazioa: Roger Marín
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta (AAI)
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Argazkiak: Aleix Marín
  • Kartela: Ane Pikaza
  • Dosierraren diseinua: Pol Marín
  • Eszenografiaren eraikuntza: Joseba Uríbarri eta May Servicios para Espectáculos
  • Ekoizpena: Kabia Teatro eta Teatre de l'Enjòlit
  • Iraupena: 60´
  • Formatua: 6/5/4
durango.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana