GAUEKOAK GASTEIZ: Ahotsa dantzan

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 11
  • GAUEKOAK GASTEIZ: Ahotsa dantzan

GAUEKOAK programaren barruan.

Egun berezia gure ahotsaren dantzan. Zure ahotsak izan ditzakeen aukera guztiak ikertu nahi badituzu taldean, lagun artean hau da aukera.

Ez da beharrezkoa ondo abesten jakitea. Helburua gure ahotsa ikertu, gozatu, ateratzea, askatzea… da dinamika eta jolas askoren bitartez. Atal teoriko praktiko bat egingo dugu ahotsaren inguruan beharrezkoak diren kontzeptuak landuz (arnasketa, diafragma, gorputza…) horretaz gain atal praktiko bat egongo da non taldean abestu eta sortuko dugun. Azkenik meditazio/kontzertu bat eskainiko da.

  • Noiz: abenduak 11.
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara (lantegiak). 19:00etatik 20:00etara (kontzertua).
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Izen-ematea: azaroaren 15tik aurrera.

Izena eman online lantegian.

Sarrerak eskuratu

kontzertuan.

Telefonoz: deitu 010 telefonora, edo, Gasteiz kanpotik deitzen baduzu, 945 16 11 00 zenbakira.

Informazio eta jarduera gehiago: Gauekoak

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana