"Sisiforen paperak"

Igorre 2021(e)ko Abenduak 11
  • "Sisiforen paperak"

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen moduan, egunkari bat «Gerra eta Bakea bezalakoa da, baina txikian». Egunero iraungitzen den eleberri amaigabea. Munduko kaosa lau zutabetan estututa. Ez da harritzekoa bokazioak bultzatuta aritzea, kazetariena ezinezko misioa baita: egunkariko erredakzioan prekarietateari eta etsipenari aurre egiten diete eta erloju kontra dihardute zehaztasunaren eta egiatasunaren alde; bien bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzen saiatzeko.

Ikertzea eta galdetzea kazetariaren zeregina da, baina, zer gertatuko litzateke egoera aldatu eta galdekatutakoa kazetaria bera balitz?

“Egunkaria auzian” libreki inspiratutako antzezlana, kazetaritzari eta bidegabeki itxi dituzten komunikabideei egindako omenaldia.

  • Egilea: Harkaitz Cano.
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués.
  • Zuzendari ondokoa: Kike Díaz de Rada.
  • Antzezleak: Anjel Alkain, Iñaki Azpitarte, Kepa Errasti, Mireia Gabilondo/Aizpea Goenaga, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Iñaki Rikarte, Dorleta Urretabizkaia.
  • Zuzeneko musika: Ikerne Giménez.
  • Zuzendari laguntzailea: Sara Cózar.
  • Eszenografia: Ana Turrillas.
  • Argiztapenaren eta ikus-entzunezkoen diseinua: David Bernués.
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones.
  • Eszenatokiko eraikuntza-lanak: Mambo Decorados.
  • Argazkia: Mikel Blasco.
  • Errejidorea: Alexandru Stanciu.
  • Administraria: Maite Gorrotxategi.
  • Produkzio exekutiboa: Teatro Arriaga.
  • Produkzio-zuzendaritza: Ane Antoñanzas.
  • Produkzioa: Nagore Plazaola.
  • ANTZERKIZen (Bilboko Arriaga Antzokia/Gasteizko Principal Antzokia/Donostiako Victoria Eugenia antzokia) eta Centro Dramático Nacional-CDNren arteko koprodukzioa.
igorre.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Abenduak 11
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Lasarte Aretoa
    Elexalde, 8
    Igorre
  • Zenbatekoa10 € (Lasarte Aretoko bazkideak 8,00 €)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lasarte Aretoa

Non

Euskadi, auzolana