Aitzina Folk 2021: NoReM - Noites de Rock e Meigas

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 12
  • Aitzina Folk 2021: NoReM - Noites de Rock e Meigas

Aitzina Folk 2021

Noites de Rock e Meigas-ek (NoReM) fusio musikako eta dantza tradizionaleko ikuskizun osoa eskaintzen du, eszenaratze animatu eta indartsu batekin, non gaita eta melodia koreableak protagonista diren, ikusleek bere festan hasieratik amaierara parte har dezaten.

Miranda de Ebron kokatutako Folk-Rock taldeak, kultura eta folklore galiziarra rock eta poparen erritmo eta estilo garaikideekin batzen ditu. Taldearen ibilbidea luzea ez izan arren, bere sendotasuna agerian utzi du zenbait une aipagarrirekin. Proiektua 2015ean hasi zen, hiriko Zentro Galiziarraren urteurrenean; izan ere, zentroko musika-taldeak bat egin zuen hainbat musikari mirandarrekin. Ekimen horretan lortutako arrakasta izan zen hamahiru musikarik osatutako taldearen hastapenak finkatu zituena 2017an.

2018an, sorreraren hurrengo urtean, Sarmientoko Folck Rock lehiaketa-jaialdian lehen saria lortu zuen taldeak. Geroago, «Fun polo aire» lehen diskoa grabatu zuten, Espainiako iparraldean aurkezpen-birari ekinez. Lanak harrera bikaina izan zuen, eta folk musikaren erreferente diren makina bat komunikabidetara heldu zen haren oihartzuna, Galiziako telebistaren “Luar” saiora, besteak beste.

Facebook: facebook.com/noitesderockemeigas

Instagram: instagram.com/noitesrockemeigas

 

Aitzina Folk

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana