Atalak 2.0 (Amaia Leizaran)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 15
  • Atalak 2.0 (Amaia Leizaran)

Gasteizko Udal Antzoki Sarearen 2021-2022ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Atalak 2.0. proiektua euroeskualdeko kideekin elkarlanean garatzen den sormen laborategiak sustatzeko ekimen bat da. Horren misioa dantzaren munduko profesionalei profesionalki eta sormenaren arloan garatzeko aukerak eskaintzea da, egonaldien, erakustaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez.

Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da Atalak; Dantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioak, SGAE Fundazioa eta La Fundición egitasmora batuta. Atalak Sareak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko dantza garaikidearen sektorean aukerak sortu nahi ditu.

Hirugarren esperimentazio-laborategia.

Amaia Elizaran (Tolosa) koreografo eta interpreteak, Dantzazeko antzezleekin batera, soinuaren eta mugimenduaren arteko harremana aztertuko du. Ahotsak, arnasak, soinuak eta mugimenduak laguntzen dute Elizaranen lana, inprobisazioaren ikerketan eta espazio ez-konbentzionaletarako sorkuntza koreografikoan oinarrituta. Esperimentazio laborategi honetan, ATALAKeko lantaldeak, Mizel Theret eta Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrarekin batera, Elizaranen bilaketa eta erakusketa formatuko irekierak lagunduko dituzte ATALAK Sareko hainbat hiritan.

 

Gonbidapenak: Abenduaren 1etik aurrera, 17:30etan, Principal eta Félix Petite Antzokietako leihatiletan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana