Hitzaldi-solasaldiak: "Ikasle, ikusle, ekoizle: Oinarrizko Kultur Saskia" (Hezi-ola zikloa)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 15
  • Hitzaldi-solasaldiak: "Ikasle, ikusle, ekoizle: Oinarrizko Kultur Saskia" (Hezi-ola zikloa)

Hezi-ola zikloaren hirugarren saioa izango da honako hau. Zikloak erantzun partekatuak bilatu nahi dizkio ondorengo galderari: zer jakin beharko luke gasteiztar batek euskarari eta euskarazko kulturari buruz, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

Saio honetan, Xabier Paya izango dugu. 2020ko “Eskola Hiztun Bila” jardunaldietan, hitzaldi interesgarria eman zuen. Bertan, kultur eragilea den aldetik, eskolan euskarazko kultur kontsumoa eta sorkuntza areagotzeko zenbait pista eman zituen, eta horretarako dauden hainbat baliabide erakutsi. Oinarrizko Kultur Saskia definitzeko erronka bota zuen, eta Arabako Berritzeguneak erronka onartu. Xabier Payak bere gogoeta horietan sakonduko du; eta Itziar Lafuente eta Oier Ortiz de Lejarazu irakasleek Oinarrizko Kultur Saskiaren ideia Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nola landu duten azalduko dute.

Antolatzailea: Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua. Laguntzaileak: Gasteizko Berritzegunea, Euskararen Foru Zerbitzua, Oihaneder Euskararen Etxea eta UEU.

Hezi-Ola zikloaren kartela


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana