"Ikasle, ikusle, ekoizle" (Xabier Paya, Itziar Lafuente eta Oier Ortiz de Lejarazu)

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 15
  • "Ikasle, ikusle, ekoizle" (Xabier Paya, Itziar Lafuente eta Oier Ortiz de Lejarazu)

Ikaslearen irteera-profilaren ohiko galdera da abiapuntua: Euskarari eta euskal kulturari buruz ari garela, zer jakin behar du Gasteizko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitzen duenean?

JAKIN aditza era zabalean ulertzen dugu: jakin, egiten jakin, (norbera) izaten jakin. Azken honi ere (balioak, jarrerak…) garrantzia ematen diogu.

Galdera horri erantzuteko, hezkuntza komunitatea beste hiru komunitaterekin harremanetan jarri nahi dugu, erantzun partekatuak bilatzeko:

  1. Euskalgintzarekin, euskararen inguruan diharduen komunitatearekin, alegia
  2. Euskarazko kulturgintzarekin eta
  3. Aisialdi hezitzailearen inguruan lan egiten duten kolektiboekin (aisialdia zein eskola kirola)

Hori horrela, lau saioko ziklo bat osatu dugu. Saio bakoitzak berezko zentzua du, baina, ahal dela, saio guztiak egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ikastaro hau Gasteizko Udalak antolatu du Gasteizko BerritzeguneakOihaneder Euskararen Etxea eta UEUrekin elkarlanean.

Ikasle, ikusle, ekoizle: Oinarrizko Kultur Saskia (OKS)

Xabier Payak hitzaldi interesgarria eman zuen 2020ko “Eskola Hiztun Bila” jardunaldietan. Bertan, kultur eragilea den aldetik, eskolan euskarazko kultur kontsumoa eta sorkuntza areagotzeko zenbait pista eman nahi izan zituen, eta horretarako dauden hainbat baliabide erakutsi. Oinarrizko Kultur Saskia definitzeko erronka bota zuen, eta Arabako Berritzeguneak erronka onartu. Xabier Payak bere gogoeta horietan sakonduko du; eta Itziar Lafuente eta Oier Ortiz de Lejarazu irakasleek Oinarrizko Kultur Saskiaren ideia lehen eta bigarren hezkuntzan nola landu duten azalduko dute.

oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana