Ilustratzailearen Txokoa: Ane Arzelusen erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko abenduaren 15(e)tik 2022(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • Ilustratzailearen Txokoa: Ane Arzelusen erakusketa
  • Ilustratzailearen Txokoa: Ane Arzelusen erakusketa
  • Ilustratzailearen Txokoa: Ane Arzelusen erakusketa

AIETE KULTUR ETXEA

Abenduak 15 – Martxoak 20

Ordutegia

Astelehenak eta jaiegunak itxita

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbata: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandea: 10:00-14:00

Gabonak (abenduak 21 – urtarrilak 9)

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00

Larunbata: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandea: 10:00-14:00

Ilustratzailearen txokoa

2012ko urrian Aiete Kultur EtxeanIlustratzailearen Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot, Iker Ayestaran, Yolanda Mosquera, Asier Iturralde, Miren Asiain Lora, Paul Caballero, Irrimarra bikotea (Irene Irureta eta Karmele Gorroño) eta Ana Ibañez. Orain, Ane Arzelusen txanda da.

Ane arzelus (DONOSTIA, 1993)

Ane Arzelus ilustratzaile eta diseinatzaile donostiarra txikitatik egiten zituen marrazkiak eta horretan jarraitu zuen ikasten zuen bitartean ere. Horregatik erabaki zuen ilustrazioaren inguruko ikasketak egitea. Hala, Sorkuntza eta Diseinuko Gradua burutu zuen EHUn Ilustrazioaren espezialitatean, eta ondoren, Argitaratze eta Publizitate Ilustrazioko Masterra ikasi zuen Madrileko Trazos Eskolan.

Ane komunikazio bisualaz maiteminduta dagoen ilustratzailea da. Haren lanaren ezaugarri bi dira: batetik, ilustrazioaren kontzeptuak komunikatzeko eraginkortasuna eta bestetik, diseinu grafikoaren mundutik datorren “gutxiago gehiago da” filosofia. Hori dela eta, Aneren sorkuntzak berak sinesten dituen ideia eta balioak komunikatzeko bideak dira: hala, bere ilustrazioetako askok feminismoa, jasangarritasuna eta buru osasunari buruzko hausnarketaren inguruko ideiak eta balioak transmititzen dituzte. Eta hauen kolore bizi eta zorroztasunari esker, irribarrea sortu nahi du horiek begiratzen dituen edonorengan.

Haur eta Gazte Literaturari dagokionean, Hitzen iruditegia (Denonartean, 2019) bere lehen liburua plazaratu du non euskarazko hitzen gainean gogoeta egiten duen, ilustrazioek lagunduta. Obra honekin Clap Platinum Price Nazioarteko Diseinu saria jaso zuen eta Bilbon bi urtez behin egiten den Selected 2020rako hautatua izan zen. 2021ean, Xomorro Lapurra albuma argitaratu zuen Irati Garmendia idazlearekin batera (Erein).

Sari eta aipamen ugari jaso ditu. Besteak beste, Ohorezko Aipamena jaso zuen 3×3 aldizkari amerikarrak antolatzen duen Nazioarteko Ilustrazio Aretoan. Baita Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen duen Irudika Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionaletan ere. Bere ilustrazioak Belgradeko Illustrofest Jaialdian jarri ziren ikusgai. Obra sortzaileenaren saria ere eskuratu zuen Artista Liburuen Donostia Sarien lehenengo edizioan.

2021ean Boloniako Liburu Azokak antolatutako Ilustratzaileen erakusketarako finalisten artean hautatua izan zen. Erakusketara mundu osoko 3.000 artista baino gehiago aurkeztu ziren eta 303 finalisten artean bat izan zen Ane Arzelus.

Gaur egun ilustratzaile eta diseinatzaile freelance gisa egiten du lan. Bezero ugari izan ditu bere ibilbidean, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Oxford University Press, HBO Europe eta baita Santillana, Elkar eta Erein argitaletxeak ere. ACC Komunikazio Agentziarentzat egin zuen lan 2019ra arte. Euskal Irudigileak elkarteko kide da. Galtzagorri elkarteak antolatzen dituen MarraziOak eta Biko-Teka ilustratzaileentzako formazio topaketetan ere parte hartu izan du.

GEHIAGO ANE ARZELUSI BURUZ...

Webgunea: https://www.anearzelus.net

Facebook: https://www.facebook.com/anearzelus/

Instagram: @anearzelus

Mazoka 2020 Marrazki eta Ilustrazio Azokan egin zioten elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=WhnRxEoAvUE


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko abenduaren 15(e)tik 2022(e)ko martxoaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana