"Kottauak" antzezlana

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko abenduaren 16(e)tik 2021(e)ko abenduaren 19(e)ra
  • "Kottauak" antzezlana

Eszenatoki gainean, emakume eta gizon bat, bederatzi urteko bikote harremanean, eta hamalau hilabeteko sexu lehortean. "Gabezia" horri konponbidea bilatzeko, ikuslearekin hartu-emanean jardungo dute. Komedia barra-barra, eta baita une mingarriak ere, "galdutako sexuaren bila" azalduko zaigun bikotearentzat (eta ikusleentzat) ariketa barregarria.

Bi aktore, zein baino zein ezagunagoak gure antzerki geografian; Ane Gabarain eta Mikel Laskurain. Ibilbide luzeko bikotea dugu, elkarrekin komedia antzesten eskarmentu handikoak.

Informazio gehiago: Txalo produkzioak.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana