La FuNdición Bilbao: "35 urte, egun batean"

Bilbao 2021(e)ko Abenduak 16
  • La FuNdición Bilbao: "35 urte, egun batean"

1986-2021. BEGIRADA BEREZIAK

La Fundición aretoak 35
Urteurrena ospatu du. Begirada bereziz betetako 35 urte

Sorkuntza garaikidearekin erlazionatutako jarduerak erreferentziazko espaziotzat aitortu dira, ez soilik arte eszenikoen inguruan landutako EGITARAU bikainagatik, baizik eta garrantzia handiko beste zerbaitengatik: Kudeaketa kulturalaren arloan daukan egitekoa. La Fundición arteak eta artistak, erakundeak, bazkide pribatuak eta erakunde publikoak elkartzeko gunea da, baita hizkuntza desberdinen komunikaziorako eta beren erlaziorako bidea ere. Joera eszeniko berrietara irekitako leihoa.Nazio mailako eta nazioarteko zirkuitu eszenikoetan erreferentzia garrantzitsua. Ekimen pribatu honek konpromiso sendoa dauka ildo artistikoen zabalkundean; eta, beste organismo eta proiektu batzuekin lankidetzan, Bilbon garaikidetasunaren ikur izaten jarraitzen du.

Hori dena Baliabide Zentro gisa egindako lanarekin lotzen da, eta La Fundición zentroaren urte osoko DENBORALDIAREN bidez, hiriko beste espazio batzuekin batera gauzatzen den DANTZALDIA Jaialdiaren bidez (udazkena), eta hiriko leku irekietan egiten den LEKUZ LEKU Jaialdiaren bidez burutzen da. Guztien artean, joera artistikoen aukera zabala kokatzen dute egutegian, eta herritarrengana gerturatzen dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana