"Una noche sin luna"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 16
  • "Una noche sin luna"

Una Noche sin luna ikuskizunarekin, Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenetan murgilduko gara. Funtzioak proposatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologiko bat, Lorcaren bizitzaren bitartez geure errealitatea ezagutzeko modua baizik. Hala, antzezlana ikuskizun bizi, ausart eta dinamiko bilakatzen da, non egilearen hitzak, bizitza eta mundua geurearen ispilu diren.

Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak, hitzaldiak, lanen zatiak, poemak… Horien bitartez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiari esker, Lorca bera da, lehen pertsonan, bere mundura eramaten gaituena. Ironia handiz, emozioz eta umorez blai, egileak gogora dakartza ikasle-egoitzako egonaldia, Yerma lanagatik jasotako kritikak, La Barracarekin bizitakoak, prentsarekin izandako harremanak, maitasun-kontuak… Eta bestelako gaiak ere jorratzen ditu, hala nola, emakumearen rola, haren begirada beti poetiko eta aldarrikatzailearen ikuspegitik, arte- eta adierazpen-askatasunaren beharra, sexu-identitate askatasunaren aldeko borroka, edota memoriaren eta sustraien garrantzia.

  • Egilea eta antzezlea: Juan Diego Botto.
  • Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta.
  • Eszenografiaren diseinua: Curt Allen Wilmer (aapee) con estudioDedos.
  • Argiztapenaren diseinua: Valentín Álvarez.
  • Jantzien diseinua: Elda Noriega (aapee).
  • Produkzio-diseinua eta zuzendaritza: Nur Levi.
  • Produkzioa: La Rota Producciones, Barco Pirata Producciones.
  • Banaketa: Concha Busto Producción y Distribución.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana