Alberto San Juán: "Nueva York en un poeta"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 17
  • Alberto San Juán: "Nueva York en un poeta"

Gasteizko Udal Antzoki Sarearen 2021-2022ko Gabonetako egitarauaren barruan.

(*) Funtzio honek bi atal ditu:

Lehen atala: Nueva York en un poeta

“Sistema ekonomiko ankerra da, eta laster ebaki beharko zaio lepoa”. Halaxe mintzo zen Federico García Lorca kapitalismoaz 1930ean Madrileko Andereñoen Egoitzan egin zuen hitzaldi-errezitaldian. Poeta en Nueva York liburua aurkeztu eta bere “bizipen lirikoak” azaldu zituen, hiri hartan urtebete bizi izan ondoren; 29ko Krakaren lekuko izan zen bertan, zeina gizarte kapitalistan gertatutako krisialdi global handiena izan baitzen 2008koaren aurretik —eta oraindik azken horretan harrapatuta jarraitzen dugu—. Alberto San Juanek eta harekin batera ari den taldeak aurkezten duten ikuskizunak Federicok duela ia mende bat lehenago publikoarekiko topaketa hartan esandako testua —prosa eta poesia— errepikatzen du, ez baitu gaurkotasun izpirik galdu.

"Duela pare bat urte hasi nintzen New Yorkeko testuak agertokiaren gainean esaten. Hasieran, bakarrik; gaur, lau musikari eta lagun minekin batera", Alberto San Juan

Atsedena

Bigarren zatia: Kantuak

Albertok, lau musikarirekin batera, kontzerturako bertsioa prestatu du, bere abesti propioak, Santiago Auserónek ‘Mundo obrero’ lanerako sortu zituen kantuak eta Lorcaren poema musikatuak bilduz.

  • Zuzendaritza eta antzezlea: Alberto San Juan
  • Taldea:

-Claudio de Casas, gitarra

-Pablo Navarro, kontrabaxua

-Gabriel Marijuan, bateria

-Miguel Malla, saxoa eta teklatuak

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana