Irun Km 0 - Tokiko musika taldeen Jaialdia 2021

Irun 2021(e)ko abenduaren 17(e)tik 2021(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • Irun Km 0 - Tokiko musika taldeen Jaialdia 2021

Bertako taldeen jaialdian,  Ficoban. Sarrera doan gonbidapenarekin.  

  • Hilak 17, Bona Dea, Slimfit eta Malforta arituko dira lehenengo, eta, ondoren, Zetak, euskarazko musika elektronikoko eta diziplina anitzeko proiektu artistiko nafar ezaguna, Pello Reparazek sortutakoa.
  • Hilak 18, Kulto Kultibok emango dio amaiera jaialdiari, rap eta reggae kontzertu batekin, non Estatuko musika munduko zenbait interprete oso ezagunek parte hartuko duten.

Egoerak aukera ematen badu betiere, Irun Zuzenean jaialdian bezala, COVID-19ari aurrea hartzeko ezarritako araudiari jarraikiz, ikus-entzuleak zutik egon ahalko dira, eta maskara eraman beharko dute une oro. Gainera, barra eta taberna instalatuko dira, 2. pabiloian, eta bertan hartu beharko dira edariak; 3. pabiloian ezingo da edaririk sartu, bertan izango baitira emanaldiak eta, COVID-19 pandemiaren ondorioz indarrean dauden neurriei jarraikiz, debekatuta baitago ikuskizunak antolatzen diren lekuetan jatea eta edatea. Azkenik, sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoaz garbitzeko eskatuko zaie bertaratzen direnei.

Taldeen deskripzioa

KULTO KULTIBO 2010ean sortu zen rap eta reggae talde bat da, eta honako hauek dira taldekideak: Peca MC, Samu MC, Seta DJ eta Aimar soinu teknikaria. 2010ean bertan, beren lehen eta azken maketa grabatu zuten, 7 días, zeinak hainbat kontzertu emateko bultzada eta taldearen alde borrokatzen jarraitzeko motibazioa eman zien. 2011 eta 2013 artean, beren lehenengo LPa prestatzen jarri zuten arreta: Ahora o nunca 2013an argitaratu zen, eta beraiek ekoitzi zuten. 2016ko ekainean, bigarren LPa merkaturatu zuten, La mazeta, non Estatuko zein nazioarteko musikariekin elkarlanean jardun ziren, hala nola Garolorekin Me siento dolido abestirako eta Papa Stylerekin Écoutes le flow abestirako; horrela, Frantziako rap eta reggae mundua probatu zuten. 2018a oso urte bizia izan zen, eta, urte bukaerarako, 40 kontzertu baino gehiago eman zituzten, Espainia osoan. 2019an, La esencia diskoa argitaratu, eta kontzertuen maila izugarri igo zen; horrela, ekitaldi eta jaialdi esanguratsuetan parte hartzen hasi ziren. 2020an, taldearen hamargarren urteurrenean, proiektu berriak sortu zituzten. Bada, abenduan, Ficoban, haien parte bat ikusi erakutsiko dute.

SLIMFIT  pop-rock hirukote irundar bat da. Ingelesezko abesti propioak ditu, eta, besteak beste, 1950eko hamarkadako rockaren, Wilcoren, The Velvet Undergrounden eta The Jesus and Mary Chainen eragina nabari zaio.

LA BONA DEA 2011n Irunen sortutako rock talde bat da. Bere estiloaren ardatza gaztelaniazko rocka da, eta, besteak beste, Leñoren, Los Zigarrosen, Los Rodríguezen eta Los Ronaldosen eragina nabari zaio. Bere hitzetan, esperientzia propioez mintzo da, ikuspuntu subjektibotik, eta, orain arte, bi LP eta EP bat grabatu ditu, plataforma digitaletan eskuratu daitezkeenak.

MALFORTA musikarentzat historikoa den leku batean jaio zen, mugan: Irunen. Gainera, ziurgabetasun egoera batean sortu zen, 2020an eratu baitzen. Nahasketa hori taldea aurkezteko modu on bat izan daiteke: Gorka Santalla, Javier Muguruza, José Luis Garnica, Ricardo Mendiluze eta Iñigo Hernández. Beren proposamena magnetismoz betetako himno ilunez beteta dago.

ZETAK. Hau guztia pasatuko da. Eta honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu… eta zeinen ederra izango den. Horixe da ZETAKen “Zeinen Ederra Izango Den” disko berriaren (Oso Polita/Panda, 2020/12/04) mezua; plataforma digitaletan eta CD formatuan jada eskuragarri dagoena.

ZETAK: “Asko dira faltan botatzen ditugun gauzak. Baina aukera dugunean galdutako denbora berreskuratzeaz askoz harago joango gara. Planak aldatu eta aitona-amonei denbora gehiago eskainiko diegu. Pantaila aurreko orduak gutxitu eta garagardo bat hartuko dugu txikitako lagun harekin. Edozein aitzakia aprobetxatuko dugu mendira joan eta hankak lurrean sentitzeko (eta ez hainbeste oraingo ‘hodei’ digital horretan)”.

Bere lan berria aurkezteko asmoz, taldeak listening party berezi-berezi bat egin zuen, diskoaren merkaturatze-bezperan. Ezustekoak ez ezik, ZETAKentzat oso bereziak diren pertsonen ‘bisitak’ ere izan zituen. Era berean, zaleek ere parte hartzeko aukera izan zuten, sare sozialetatik eta email bidez helarazitako galderen eta mezuen bitartez.

Egun berean, “Akelarretan” bideoa estreinatu zuen ZETAKek, aipatu “ZEID” disko berrian barne den abestia, hain zuzen.

Irungo Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko abenduaren 17(e)tik 2021(e)ko abenduaren 18(e)ra
  • OrdutegiaZehazteke (webgunen kontsultatu)
  • Lekua FICOBA
    Iparralde Etorbidea, 43
    Irun
  • Sarrerak Erosi
  • Web FICOBA

Non

Euskadi, auzolana