"Lubaki lainotsua"

Lasarte-Oria 2021(e)ko Abenduak 18
  • "Lubaki lainotsua"

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek “pakea” sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta noski, errelebo barik ez dago postua lagatzerik.
 
Beterano hau gaur egungo sasoiarentzako oztopoa baino ez da. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean erreleboa jatorkio. Eskarmentu bako soldado gazte bat. Bere bizitza labur osoan sekula ez dau gerra izpirik ezagutu. Belaunaldien arteko talkea eta munduaren inguruko ikuspegi desberdinak izango dira marmitako barri honen osagaiak.
 
Atx Teatroak bere 10. urteurrenean bere 10. proiektua sortuko du, betiko parametroak eta 10 urte hauetan bereizten dituen zigilua defendatzen: euskarazko sorkuntza, gure gizartearen gertuko tematika, ogibide honen duintasuna eta erraietara zuzendutako antzerkia.

Ikuskizuna euskaraz.

  • Idea: ATX Teatroa.
  • Zuzendaritza: ATX Teatroa.
  • Aktoreak: Maren Basterretxea, Miriam K Marchante, Javier Barandiaran.
  • Kanpo begirada: Ximun Fuchs.
  • Soinu espazioa/Musika: Gartxot Unsain Letona.
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak.
  • Argiztapen diseinua: Ion Chavez.
  • Teknika: Xabino Alkorta.
  • Eszenografia: ATX Teatroa.
  • Ikus-entzunezkoak: Panarama estudio.
  • Argazkiak: Ainhoa Resano.
  • Ekoizpena: ATX Teatroa.
  • Banaketa: ATX Teatroa.

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana