Mikel Urdangarin

Ugao-Miraballes 2021(e)ko Abenduak 18
  • Mikel Urdangarin
  • Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua lan berria, kantari zornotzarraren estudioko 15. lana, aurkeztu du. Orain bi urte zendutako ama omendu nahi duen 12 kantako sorta da, pianoarekin sortutakoak gehienak. Gertuko galerei darien argi bereziaz bustitako eskaintza. Bizitzari gorazarre bere hatzaparkadak eta guzti.

Letrak Urdangarinenak berarenak dira Harkaitz Kanoren eta Kirmen Uriberen ekarpen bat salbu. Oroitzapenez beteriko lana, orain arte ibili gabeko bideena. Maite ditugun pertsonen galerak sortzen duen argi bakarrak argiztatzen dituen soinu-paisaiak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana