Aitzina Folk 2021: Julen Alonso & Oinkari Dantza Taldea: "Sutan dantzan"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 19
  • Aitzina Folk 2021: Julen Alonso & Oinkari Dantza Taldea: "Sutan dantzan"

Aitzina Folk 2021

Julen Alonso Orion jaiotako musikaria eta konpositorea da. Urte luzez Euskal herriko trikitixa txapelketetan parte hartu eta 20 txapel irabazi eta gero, 2018ko Durangoko azokan kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, Sutan dantzan izenekoa, eta harrera ezin hobea jaso zuen. Diskoaz gain, hiru bideoklip kaleratu zituen eta denera 400.000 ikustapen baino gehiago izan zituen. Orain diskoaren bira egiten dabil Oinkari dantza taldearekin batera.

"Sutan dantzan" ikuskizuna 16 kantuz osatuta dago; guztira, 80 minutu. Bertan, Julen Alonso (trikitixa, pianoa eta ahotsa), Eneritz Aulestia (panderoa eta ahotsa), Iker Telleria (perkusioa), Joanes Ederra (Baxua eta kontrabaxua), Ander Ederra (Gitarra akustiko eta elektrikoa), eta Oinkari Dantza Taldeko 6 dantzariek hartzen dute parte.

Aitzina Folk

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana