"Agur esatea"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 22
  • "Agur esatea"

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

Agur Esatea Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da.

Animazio teknika berritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gurasoei agur presaka esatera behartuta, haur hauek Erresuma Batuan hiru hilabetez egongo zirela uste zuten. 75 urte ondoren, batzuk oraindik bertan daude, betirako gurasoengandik eta ama lurratik banatuta. Gatazka itzel eta odoltsuak puskatutako familiak eta suntsitutako haurtzaroak.

Gaur egun 80-90 urte bitartean dituzten 14 haurren ahotsen bidez historiaren gertaera tragiko hau kontatuko dugu; sakona, eta ustekabekoa den animaziozko dokumental eder honetan.

Dokumentala ikusi ondoren, ekoizle lanetan aritu den Izaskun Aranda izango dugu Agur esatea-ri buruz hizketan.

Fitxa artistikoa:

  • Urtea: 2012
  • Generoa: Dokumentala
  • Kalifikatua: Publiko guztientzako egokia
  • Zuzendaria: Matt Richards
  • Gidoia:  Matt Richards / Izaskun Arandia
  • Iraupena: 79′
  • Herrialdea: Erresuma batua
  • Interpreteak: Haurrak: (Ahotsak) Felix Amat (Ramon Agirre) José Armolea (Kandido Uranga) Rafael Flores (Martin Mendizabal) Valeriana Llorente (Klara Badiola) Álvaro Martinez (Xebe Diez) Paco Robles (Mikel Mendizabal) Manuel Rodriguez (J.M. Goikoetxea) Valentin Sagasti (J. Ramon Larrea) Josefina Savery (Mari Asun Pagoaga) Josefina Stubbs (Marian Galarraga) Maria Luisa Toole (Arantxa Oiarzabal) Juanita Vaquer (Miren Aranburu) Carmen Wood (Kontxu Odriozola) Venancio Zornotza (Iñaki Beraetxe)
  • Produkzioa: Izaskun Arandia
  • Banaketa: Tinko Filmeak
oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana