Willis Drummond

Ondarroa 2021(e)ko Abenduak 26
  • Willis Drummond

Baionan 2006 urtean sortutako Rock taldea da.

Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, “Athabasca” eta “Joan Ikustera” esate baterako.

2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen.

Zugzwang seigarren estudioko lana 2019an kaleratu zuten, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin… Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondoren, 2020ko geldialdiaren denboran, formatuz aldatu eta Vincent Bestaven “Botibol” gehitu zen bide berri honetara. Bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin kantuak beste ikuspuntu batekin ari da lantzen Willis Drummond, arrakastatsua bilakatuz.

 

beikozini.com

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Abenduak 26
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Beikozini
    Iparragirre, 10
    Ondarroa
  • Zenbatekoa12 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Beikozini

Non

Euskadi, auzolana