Aitzina Folk 2021: Carlos Nuñez: "A irmandade das estrelas. 25 aniversario"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 27
  • Aitzina Folk 2021: Carlos Nuñez: "A irmandade das estrelas. 25 aniversario"

Aitzina Folk 2021

A irmandade das estrelas-en 25. urteurrenaren ospakizunera gonbidatzen gaitu Carlos Nuñezek; musikariaren lehen diskoa musika tradizionalaren maisulan bilakatu zen espainiar estatuan.

Sony Music-ek argitaratu berri du gaita-jotzailearen lan berria, non Carlos artista emergenteekin batzen den, A irmandade das estrelas-en filosofia eta legatua aldarrikatze aldera. Gure sustrai sakonenak ditu ardatz Carlosen abenturak osatzen duten musika berri eta harrigarriek. Bertan, Rozalén, Andrés Suárez, Iván Ferreiro eta, besteak beste, Glen Hansard artista finkatuek parte hartzen dute. Halaber, musikari berrien estilo desberdinak batzen ditu galiziarraren lan honek.

Etenik gabeko hogeita bost urteko lan-ibilbidean, Carlos Nuñezek dozena bat disko argitaratu du eta, horien artean, milioi bat kopia baino gehiago saldu ditu, guztiz ezhoikoa dena instrumentista batentzat. Are eta txundigarriagoa gaita beste dimentsiio batera eramatea; izan ere, gaitaren hotsa musikaren hiru tenplutara eraman du vigoarrak: Vienako Musikverein, Londresko Royal Albert Hall eta New Yorkeko Carnegie Hall.

BBC-k munduko musikari sustagarri eta serioetako bat bezala deskribatu du gaita-jotzailea; Le Monde-k, musikariak Stade de France-n eta 80.000 ikusleren aurrean eskainitako gau zelta liluragarria argitaratu du azalean; The Times-ek bost izarretako kritika egin dio; eta, AEBn, sarritan, musikari galiziarra Hendrix-ekin  eta, besteak beste, Coltrane-kin parekatu dute.

Carlos Nuñez mota askotako artistekin aritu izan da: Joan Manuel Serrat, Julio Iglesias herrikidea, de Ry Cooder, Jordi Savall, Carlinhos Brown, Luz Casal, Carmen Linares, Montserrat Caballé eta abar luze bat. Zineman, berriz, Amenábar, Saura eta Ryuichi Sakamoto musikagile eta lagunarekin kolaboratu du.

Informazio gehiago:

Webgunea: carlos-nunez.com

Facebook: facebook.com/profile.php

Instagram: instagram.com/carlosnunez_oficial

Aitzina Folk

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana