Carlos Núñez: " A Irmandade das Estrelas"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Abenduak 27
  • Carlos Núñez: " A Irmandade das Estrelas"
    Argazkia: Javier Salas / Turismo de Vigo (iturria: www.carlos-nunez.com)

Gasteizko Udal Antzoki Sarearen 2021-2022ko Gabonetako egitarauaren barruan.

Carlos Nuñez gaiteiro galiziar ospetsuak “A Irmandade das Estrelas” bere lehen diskoaren 25. urteurrena ospatzera gonbidatzen gaitu; izan ere, estatuan musika tradizionalaren bilakaera aldatu zuen maisulantzat jotzen da. Sony Music etxearekin disko bat atera berri du, zeinean Carlos askotariko estiloetan gorantz doazen musikariz inguratu baita, A Irmandade das Estrelas lanaren filosofia eta ondarea erreibindikatzeko.

Estilo guztietako artista sendotuek zein hasi berriek laguntzen diote Carlosi abentura honetan, gure sustrai sakonenetan oinarritutako musika berri eta harrigarriz betean.

25 urteko ibilbidean, Carlos Núñezek milioi bat aletik gora saldu ditu gaitarekin, eta musikaren hiru tenplu handietara eraman du bere instrumentua: Vienako Musikverein, Londresko Royal Albert Hall eta New Yorkeko Carnegie Hall.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana